VI. Azoka Kulturalari Txantxarreka, Mogambo eta Firestonen emango diote bukaera
Autogestioa lantzen, errealitatea bihurtzen lelopean egiten ari dira VI. Azoka Kulturala. Hilaren 16ean abiatu zuten Errenterian, eta asteburu honetan bukatuko da Donostian. Seigarren azoka kulturalak musika, poesia eta literatura ditu ardatz, besteak beste.
Ostiralean, hilak 27, Antiguako Txantxarreka gaztetxean elkartuko dira. Grillos Navajeros zikloa egingo dute 19:00etatik aurrera; filmak, jokoak, distribuzioak eta beste. Larunbatean, apirilak 28, Mogambo aretoan egingo dute azoka. Valentin Ladreroren Musicas contra el poder liburuaren aurkezpena egingo dute 16:30ean. Ondoren, kontzertuen txanda izango da ondorengo taldeekin (19:00): Pato Pato, Rabino Arana, Demokrazia Zero, Koska eta Meqonio.
Azkenik, hilaren 29an Añorgako Firestone Lantegi Berreskuratuan emango diote bukaera azokari. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Autogestion, autonomia e interdependencia liburua aurkeztuko dute (10:00). Emakumeak performance-a egingo dute ondoren, eta Urban 13 Rap taldeak parte hartuko du (13:00). Comunicacion y perspectivas de futuro solasaldia egingo dute bazkalostean (16:00), eta bukatzeko, 2Bat-Heroses y monstruos poesia musikala eta Patxi Dinamita bakarlariaren kontzertua ikusi ahal izango dira.