Emakume zinemagileek antolaturiko emanaldi alternatiboa.
Euskal Filmategiak bere urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauan emakumeen falta dagoela salatu dute manifestu baten bitartez euskal emakume zinemagile desberdinek. Filmategiak eta film laburrak sustatzeko Kimuak programak 40 eta 20 urte bete dituzte aurten hurrenez hurren, eta biak omentzeko apirilerako egitarau bat aurkeztu zuen zinema artxiboak duela zenbait egun. Egitarau horretan emakumeek zuzendutako film bat bera ere ez egotea salatu dute orain 43 emakume zinemagilek.
Egoera hau salatzeko, manifestuaren sinatzaileek ekitaldi alternatibo bat antolatu dute gaur gauerako, Mirentxu Loiarteren
Euskal emakumeak filmaren emanaldiarekin. 20:30ean izango da, Mundaitz kaleko Azpi kultur elkartean.
Filmategiak, bere aldetik, urteurrenaren egitaraua urte osora luzatuko dela adierazteaz gain, Helena Taberna nafar zinemagilearen filmografiari atzera begirakoa eskainiko diola jakinarazi du.