Kontxako barandaren zatiak hiritarren artean zozkatuko ditu udalak eskaera kopuru altuarengatik
barandaren zatiak 145 eurotan salduko zituztela jakinarazi zuten udaletxetik, baina eskatzaileen kopuruak eskaintzaren zifra ganditu duenez, hauek zozkatzeko erabakia hartu du gaur udalak.
Baranda zatiek 80 zentimetrotako zabalera eta 80 kilotako pisua dute. Zozketa irabazten dutenek 145ak ordaindu beharko dituzte baranda tarteak zatitu eta prest uztearen kostuarengatik. Zozketan parte hartu nahi duten hiritarrek hirian erroldatuak edo hirian jaioak izan behar dute, eta hitzeman beharko dute ondasuna ez dutela merkaturatuko, barandaren jabetza intelektuala udalarena delako.
Zozketaren baldintzak hurrengoak dira:
Donostiako Udalak Kontxako baranda zaharraren 225 zati hiritarren artean zozkatuko dituela jakinarazi du gaur goizean. Asteartean,
- Interesdunek maiatzaren 3tik 31ra eman beharko dute izena, Udalinforen bulegoetan edo Udalaren webgunean.
- Eskatzaileak bi taldetan banatuko dira: hirian erroldatuak (1. taldea) eta Donostian jaioak (2. taldea).
- Pertsonako modulu bat eska daiteke soilik.
- Interesdunek beren datu pertsonalak jarri beharko dituzte inprimakian, eta deialdian interesa dutela eta oinarriak onartzen dituztela adierazi.
- Zozketa uztailaren 20an izango da.
- 1. taldeko interesdunak 225 baino gutxiago badira, esleitu gabe geratutako moduluak 2. taldeko interesdunen artean zozkatuko dira, uztailaren 27an.
- Barandak udal biltegian jasoko dira, Belartza eremuan (Errekatxulo, 3).