Lilatoian 2.446 euro lortu ziren Erretinosis Pigmentarioa ikertzeko
Begisare elkarteak 2.446 euroko ekarpena egin dio Osakidetzako Biodonostiari gaixotasunaren inguruan ikertzen jarraitzeko. Ekarpena egiteko Lilatoian bildutako dirua erabili dute. Izan ere, bertan parte hartu zuten korrikalariek euro 1 bidera zezaketen ikerketa bultzatzearen alde.
Erretinosi Pigmentarioa gaixotasun degeneratibo eta hereditario mota bat da, erretinari eragiten dio eta, horren ondorioz, ikusmena poliki eta pixkanaka galtzen da, ikusmena erabat galdu arte. Gipuzkoan, 4.000 pertsonatik bat gaixotasun sendaezin horrekin jaiotzen da, eta arraroa da nerabezaroa baino lehen azaltzea. Gaur egun, 200 kasu inguru daude diagnostikatuta gure lurraldean eta helduen artean jatorri genetikodun itsutasunaren lehenengo kausa da.