Peio Aldazabal Euskadiko Filmategiak eskaini dion eserlekuarekin. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Bere 40. urteurrenaren ospakizunean, Euskadiko Filmategiak Peio Aldazabal omendu du gaur arratsaldean. Aldazabalek Juan José Almuedo, José Luis Basoco, Nestor Basterretxea eta José Manuel Gorosperekin batera sortu zuen zinemateka 1978ko maiatzaren 1ean, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen ondarea osatzen duten materialak artxibatzeko beharrari irtenbidea emanez.
Bere sortzailea omentzeko, filmategiak gorriz tapizaturiko eserleku bat ipini du Tabakalerako 2. zinema aretoan, “Peio Aldazabal eserlekua. Euskadiko Filmategiak bere sortzaileari. 1978-2018” dioen plaka batekin.
Ondoren, filmategiaren 40. urteurrena eta film laburrak sustatzen dituen Kimuak programaren 20. urtebetetzea omentzen dituen dokumental baten emanaldiarekin eman dioten jarraipena ekitaldiari Tabakalerako zinema aretoan.