LAB sindikatuaren manifestazioa. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Asteartean ospatuko den Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, Donostiako sindikatu desberdinek hainbat ekitaldi eta mobilizazio antolatu dituzte hirian zehar egun horretarako. Steilas, ESK, CGT-LKN, COBAS?eta CNT?sindikatuek bat egitea erabaki dute Maiatzaren Leheneko mobilizazioei begira, eta 10:00etan Oreretatik abiatuko duten martxa batekin hasiko dute eguna. Donostiara iristean, manifestazioa egingo dute 12:30ean Bulebarretik.
Leku beretik abiatuko da LAB sindikatua, ordu erdi lehenago, hiriko erdigunean zehar egingo duen manifestazioarekin. Hura amaituta, hitzartze desberdinekin osaturiko ekitaldi bat egingo du sindikatu abertzaleak Alderdi Ederren.
CCOO eta UGT sindikatuek asteartean bat egitea erabaki dute ere. LABen mobilizazioaren ordu berean, 12:00etan, Alderdi Ederretik abiatuko da bi sindikatu espainolen manifestazioa.
ELAk, bere aldetik, ez du hirian ekitaldirik antolatu, baina sindikatuak Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobusak jarriko ditu hiritarren eskura. Anoeta estadioaren ondoko Xanti jatetxetik abiatuko dira 9:00etan.