Iruñeko erasoaren epaiarengatik udalbatzarra bertan behera uzteko eskatu dute Irabazik eta EH Bilduk
Apirileko udalbatzarreko arratsaldeko saioa hasi eta berehala, Iruñeko erasoaren epaia gaitzesi eta udalbatzarra bertan behera uzteko eskatu dute Irabazi Donostia eta EH Bilduko bozeramaileek.
Gaitzespenarekin bat egin dute PSE-EE eta EAJko bozeramaileek, baina udalbatzarra eten beharrean saioa bukatu ondoren bozeramaileen bilera egitea proposatu dute. Eneko Goia alkate eta udalbatzarreko presidenteak ere aurrera egitea erabaki du. PPk ez du aipamenik egin.
Horren aurrean, Irabazi eta EH Bilduko zinegotziek mozioak erretiratu eta udal batzar aretotik atera dira. “Horrelako albisteen aurrean gure kontrako jarrera erakustea garrantzitsua da”, esan du Amaia Almirall EH Bilduko zinegotziak.
Bederatzi urteko zigorra ezarri diete Iruñeko erasoaren egileei.