Donostia Up! programak 9,2 milioi euroko aurrekontua izango du
Aurtengo Donostia Up! programak iaz baino aurrekontu handiagoa izango du: 9,2 milioi euro. Planaren bidez, hainbat neurri jarri dituzte abian epe ertain eta luzean aplikatzeko giza kapitala, enpresa lehiakortasuna eta lurralde kohesioaren kontzeptuen inguruko estrategia baten barruan.
Talentua erakarri eta berrikuntza sustatzearekin batera, aurtengo programak enpleguaren kalitatearen eta berdintasunaren alde egingo du. “Nahiz eta gure hiriak langabezia-tasa baxuena izan euskal hiriburuen artean, helburuak asmo handiagoa izan behar du. Hain zuzen ere, enplegua sortzea finkatzeko baldintzak sortzen jarraitu behar dugu, eta, zentzu horretan, prestakuntza eta ekintzailetza bultzatzea da dagoen bide bakarra, ezbairik gabe”, azaldu du Eneko Goia alkateak.
Hiriko ekonomia hazkunde jasangarria sendotzeko tresna da Donostia Up! programa, Ernesto Gasco alkateordearen arabera. “Aurten, neurri desberdinak uztartu dira, esaterako; enplegua eta kohesioa bezalako epe laburrerako estrategiak, eta baita ere hiri azkarra edo talentua eta berrikuntza bezalako etorkizunera begiratzen duten beste batzuk”.
Plan berriak hiru ardatz ditu: pertsonak, gizarte ororen oinarri gisa; enpresak, enplegua sortzeko eta gizarte eta ekonomia garatzeko funtsezko tresna gisa; eta lurraldea, auzoak, azpiegiturak, espazioak eta enpresen eta pertsonen jarduera hedatzeko ekipamenduak.