
Parte hartze jardunaldia egingo du GuraSOS taldeak maiatzaren 5ean, Zubietako Landaberri Ikastetxe Publikoan. Hitzartu egitasmoaren
Gure Irekia izango da, eta erraustegiaren obretatik 800 metrora.
Gure bizitzen kontrola nahi dugu, hondakinetatik hasiko gara? izango da leloa.
Goizetik arratsaldera izango da jardunaldia, 10:15ean hasita. Ondorengo gaiak jorratuko dituzte: “Hondakien kudeaketaren adostasun bila ikuspegi guztien begiradapean: osasuna, ingurumena, ekonomia eta demokrazia”. Bi parte hartze teknika izango ditu Hitzartu egitasmoak. Lehenengoa jendartearen sentsibilitate eta iritzi guztiak ordezkatuko dituen
Herritarren epai-mahaiak dira. Enpresa demoskopiko batek egingo du irizpide soziologikoak aintzat hartuta. Bigarrena,
Open Space edo
Gune Irekia izena duena da, eta nahi duen orok parte har dezake.
Gune Irekian parte hartzeko ez da behar gaian aditua izatea. Oinarrizko idea da galderak erantzuteko talde-ezagutza agerraraztea. Proposamenak egitea du xede (ideien azoka) eta horiek talde txikitan eztabaidatuko dira. Arau bakarra dago: nahi erara mugitu daitekeela norbera talde batetik bestera, eta elkarrekiko errespetua izatea.
Haurrek eta gazteek parte-hartzeko aukera izango dute eztabaidetan. Haurtzaindegi zerbitzua ere izango da eta txikientzako jarduerak familien parte-hartzea errazte aldera: kirol arlokoak, ipuin kontalariak, tailerrak…
Atsedenerako tarteak izango ditu jardunaldiak. Eguerdian ordu eta erdikoa bazkaltzeko, paseatzeko… Jateko aukera egongo da (paella, fruta eta edaria). Paella han bertan egingo da. Ez dira erabiliko ez plastikozko ezta paperezko platerak, ezta plastikozko botilak ere. Eztabaida bukatzean musikarako eta dantzarako aukera izango da.