Clara Campoamor omenduko dute haren jaiotzaren 130. urteurrena dela eta
Astelehenean, hilak 30, Clara Campoamor sufrajista omenduko dute Polloeko hilerrian, lore eskaintza baten bidez haren hilobiaren aurrean. 130 urte bete dira bera jaio zenetik, eta bera izan zen parlamentuko tribunatik emakumezkoen botoa lortu zuen sufragista bakarra. Campoamorrek asko maite zuen Donostia, eta Polloen hilobiratzeko eskatu zuen. 1972ko apirilaren 30ean zendu zen.
Hilerriko ekitaldia 11:30ean hasiko da. Arratsaldean, berriz, Emakumezkoen masoneria gaur, Clara Campoamorren jaiotzaren 130. urteurrenean izeneko hitzaldia emango dute Miramar jauregian, 19:00etan. Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak eta Patricia Planas Espainiako Emakumezkoen Logia Handiko kideak eskainiko dute.
Iazko martxoan haren omenezko eskultura Benta Berritik Kontxa pasealekuko Vinuesa plazara eraman zuten.