Izotz Aroaren inguruko erakusketa ibiltaria bisitatu daiteke Zuloaga plazan
Parte Zaharreko Zuloaga plazan #IceAgeEuropeNow erakusketa ibiltaria bisitatu daiteke. Izotz Aroko Europako kultur ondarea eta sustraiak ezagutzeko aukera ematen du. Kalitate eta formatu handiko argazkiek osatzen dute erakusketa. Horietan aurkikuntza txundigarriak, aparteko objektuak eta iragana eta orainaren arteko lotura sinesgaitzak ikus daitezke.
Erakusketa 2018ko Ondarearen Europar Urteari egiten zaion ekarpena da. Mundu mailan oso ezaguna den Neanderthalen aztarnategian inauguratu zen, Alemaniako Neanderthal Museumen museoan. Ordutik Kroazia, Italia, Frantzia, Espainia eta Gibraltar bisitatu ditu, eta orotara, Europako 15 toki desberdinetan ikusi ahal izango da.