Loiolako kuartela "defentsa nazionalerako interes gunea" dela dio Espainiako Gobernuak
Naiz atariak eman du albistea. Horiek horrela, Donostiako Udal Gobernuak kuartelak lekuz aldatzeko duen asmoa zailtzen du onarturiko errege dekretuak.
Madrilgo Gobernuaren arabera, gune horien helburua da “defentsarako interes nazionala” babestea segurtasuna eta eraginkortasuna bermatuz. “Ekintzak burutzeko gune iraunkor edo lagungarriak dira”. Dekretuak, defentsarako guneak finkatzen ditu eta debekuak, mugaketak eta baldintzak ezarri.
Espainiako Ministroen Kontseiluak hainbat errege dekretu onartu ditu “defentsa nazionalerako interes guneak” zeintzuk diren zehazteko. Horien artean daude Loiolako kuartelak.