Ekitaldiak eta mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek maiatzaren 1ean
Sindikatuek ekitaldiak eta mobilizazioak egingo dituzte bihar hirian, prekarietatea salatu eta langileen eskubideak aldarrikatzeko asmoz.
LAB sindikatuak manifestazioak eskualdeka egingo ditu bihar, mobilizazioen deszentralizazioa bilatuz. Donostiakoa 12:00etan abiatuko da Bulebarretik, hiriko erdigunea zeharkatuz, Alderdi Ederren egingo duten ekitaldi batekin amaitzeko.
CCOO?eta UGT sindikatuek ere mobilizazioak antolatu dituzte, bat eginik, Euskal Herriko hiriburu desberdinetan. Donostian, 12:00etan abiatuko dute manifestazioa, Alderdi Ederretik, Irabazteko garaia da! lelopean.
Steilas, ESK, CGT-LKN, COBAS?eta CNT?sindikatuak bat eginda aterako dira kalera protesta egitera. Borrokarako batasuna. Maiatzak 1 aurrera! lelopean, Errenteriako Alamedatik martxa bat abiatuko dute goizeko hamarretan, Donostiara bidean. Manifestazioa hasiko dute ondoren Bulebarretik, 12:30ean.
Azkenik, ELA sindikatuak Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobusak jarriko ditu hiritarren eskura. Goizeko bederatzietan abiatuko dira, Anoeta estadio ondoko Xanti jatetxetik.



