(Argazkia: Bera Bera)
Bera Bera eskubaloi taldeak
Elke Karsten jokalariari kontratua berritu dio, beste urtebete baterako. Argentinarra min hartuta dago une honetan, eta ebakuntza egingo diote ostiralean Madrilgo Cemtro klinikan. Eskuin eskuko hatz lodiko lotailua puskatuta dauka. Karstenek ezin izango du jokatu donostiarren denboraldiko azken txanpa garrantzitsuan.
Maiatzean 23 urte beteko ditu argentinarrak, eta denboraldi honetan erakutsi du erasoko jokoan ondo baino hobeto moldatzen dela. Ligan jokaturiko 17 partidatan 51 gol sartu ditu.