Urumearen aberastasuna ezagutzeko aukera emango du HidroLogikak proiektuak
programazioa. Uztailaren 21era bitarte jarduera eskaintza zabala prestatu dute Donostiako Udalak eta Cristina Enea Fundazioak. Aurten, Urumea ibaia eta haren inguruko aberastasun guztia, ingurumenaren, kulturaren eta historiaren aldetik ezagutzeko aukera eskainiko dute.
Uraren ziklo integral eta urbanoa kontuan hartuta, itsasoko zaborren arazoari helduko diote. Gai honek agerian jartzen du ibaien eta itsasoaren arteko harremana, bai eta bizitzaren arlo guztietan sortzen ditugun hondakinak murrizteak duen garrantzia ere. Cesare Maglioni errealizadorearen “Hondar 2050. Gure hondakina, gure arazoa” izeneko dokumentala aurkeztuko dute, Carlos Arrola Bilboko artistaren “Itsasbehera” izeneko lanarekin batera.
Añarbeko Uren 50. urteurrena dela eta, bisitak antolatu dituzte Añarbeko presara, Loiolako arazte estaziora eta Petritegiko edateko uren estaziora. Berotze globalak dakarren erronkari aurre egiteko, saneamendu eta ur hornikuntzako sareen funtzionamendua balioetsi eta hobetu behar dela azpimarratu du Lidia Montesinos Cristina Enea Fundazioko kide eta proiektuaren koordinataileak. “Lehendik sendotutako jarduera batzuk antolatu dira, hala nola irteerak Urumean piraguan eta kanoan, paseoak Miren Urkijo antropologoarekin, kontzertuak Urumeako ibaiertzean eta haurrentzako jarduerak Martutenen eta Loiolan”.
Programazioari beste jarduera batzuk gehitu dizkiote: “gure arroaren errealitate hidrikoaren ikuspegi osatuago, konplexuago eta askotarikoago bat izango dugu; esateerako, Txingurri erreka ezagutu ahal izango dugu, Bidebieta auzoko ezagun zaharra, zeina jadanik ezin baitugu mapan kokatu, ez eta haren ibilbide naturala erakutsi ere”, azaldu du Montesinosek
HidroLogikak proiektua 2011n sortu zen, Cristina Enea Fundazioaren eskutik. Gogoeta aktiboa bultzatzeko prozesu bat izan da hasieratik, herritarrak eta gizarteko talde eta eragileak bereganatu nahi dituena, ibaiaren ibilguaren alderdi batzuk, inguruetako aldeak eta isurialdeko arroa ezagut ditzaten.
Maiatzaren 5ean abiatuko dute HidroLogikak proiektuaren