Parte Zaharreko etxebizitzaren arazoaren inguruko solasaldia egingo dute asteazkenean
Parte Zaharreko etxebizitzaren arazoaren inguruan solasaldia egingo dute asteazkenean, 19:00etan, Kriptan. Hiriko turismo ereduarekin kezkatuta sortu duten Bizilagunekin plataformak hainbat jarduera antolatu ditu maiatzaren 25era bitarte, eta egitarau horren baitan egingo dute solasaldia. Bertan parte hartuko dute Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak, Stop etxegabetzeak plataformak eta Hotel 1 + ez mugimenduak.