Emakumeen eta pentsiodunen eskubideen aldeko Maiatzaren Lehena
Donostiako Bulebarra izan da Maiatzaren Leheneko sindikatu hainbatek deituko manifestazio desberdinen abiapuntua. Emakumeen eta pentsiodunen eskubideen aldeko jarrera izan dute guztiek bakoitzaren aldarriekin batera. Iruñeko erasoaren epaia ere kritikatu dute guztiek, bukaerako ekitaldietan.
Lan, bizi, herri duina leloarekin egin du martxa LAB sindikatuak, eta Alderdi Ederren egin dute bukaera ekitaldia. Emakumeen Mundu Martxako ordezkariak gonbidatu dituzte oholtza gainera, emakumeen lan baldintzak hobetzeko eskatu eta eraso sexistak salatzeko.
Bestelako leloa aukeratu dute CCOO?eta UGT sindikatuek: Irabazteko garaia da! Hain zuzen ere, berdintasuna eta enplegu zein soldata duinak irabazteko unea dela azpimarratu dute. Eusko Jaurlaritzarekin kritiko agertu dira elkarrizketa soziala apurtzeagatik.
Langileen “borrokarako batasuna” beharrezkoa dela aldarrikatu dute Steilas, ESK, CGT-LKN, COBAS?eta CNT?sindikatuek. Errenteriatik abiatu duten martxa Donostiara iritsi da, Parte Zaharrean zein Erdialdean manifestazioa egin dute. Gazte askok parte hartu dute aipaturiko martxan. Bretxan egin duten bukaera ekitaldian etxez etxeko emakumeen eskubideen alde egin dute, besteak beste.