Adinekoen eta dendarien arteko saioak antolatu ditu Donostia Lagunkoioak
Adinekoen eta dendarien arteko harremana lantzeko eta hobetzeko asmoz bi saio antolatu ditu Donostia Lagunkoia maiatzaren 8an eta 9an, Tabakalerako Kutxa Kulturren.
Azaldu dute Donostiako merkatarien elkartea aktiboki ari dela parte hartzen Donostia Lagunkoia programaren bitartez. Egitasmoa Euskadi Lagunkoia programarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatuta eta Matia Institutuak abiarazita gauzatzen ari dira.
Egitasmoak hiru xede nagusi ditu: “Eremu bat sortzea adinekoek eta merkatariek zahartzen ari den hiri batean gertuko merkataritzak jokatzen duen paperari buruz hausnar eta hitz egin dezaten; Adinekoek saltokietan topatzen dituzten eta merkatariek adineko bezeroekiko dituzten errealitateak, kezkak eta beharrak ezagutzea; definitzea nolakoa izan behar lukeen merkataritza lagunkoiak”.