(Argazkia: Donostiako Udala)
Ostegunetik larunbatera bitarte
Emusik jaialdia egingo dute hirian,
At The Watergate Europako Musikari Gazteen Jaialdiari begira. Duela bi urte, Donostian egin zuten nazioarteko jaialdia, eta Europa osotik etorritako musikari zein dantzari gazteek parte hartu zuten. Aurten, Herbehereta Sneek hirian egingo dute jaialdia, maiatzaren 9tik 11ra. Bertan izango dira Udalaren Musika eta Dantza Eskolako hainbat ordezkari; guztira 199 gazte.
2016an egindako Emusik festa berreskuratzeko asmoarekin, hirian ere
hiru eguneko egitaraua prestatu dute. Hilaren 3an, jaialdiari hasiera emango diote
Antzoki Zaharrean. Donostiako Kameratak –hari orkestra eta Euskal Konboa– eta Azkoitiko Bizkargi Abesbatzak emanaldia eskainiko dute 19:00etan. Doako sarrerak ostegunean eskuratu ahal izango dira antzokiko leihatilan 11:30etik 13:30era.
Hilaren 4an, berriz,
Blas de Otero plazan egingo dute festa 17:00etatik aurrera. Trikitilariak, gitarra taldea, Atotxako flautistak, Banda txiki eta gaztea, Orkestra gaztea eta Konboak ikusi ahal izango dira bertan. Azkenik, apirilaren 5ean eta leku berean, egitarau are zabalagoa eskainiko dute 16:30ean hasita; euskal dantzak, dantza garaikide eta klasikoa, txistulariak, Klarinete ensenble txikia, orkestra txikia, banda heldua eta Juanan konboa eta eskolako Big Band taldea.
Jaialdian zehar Emusik 2018 Argazki Rally lehiaketa egingo dute, eta edozeinek parte hartu dezake. Sari banaketa larunbatean egingo dute 20:00etan.