Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina. (Argazkia: Malen Aldalur)
Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina berritzeko lehiaketa zabaldu zuten, 19 hautagai egon dira eta epaimahaiak ezagutzera eman ditu aurreproiektua egiteko hautatu dituen bost estudio finalistak:
- TUÑON ARQUITECTOS SLP – Espainia, Madril / PEREDA PEREZ ARQUITECTOS SCP (UTE) – Iruñea
- ASTIGARRAGA Y LASARTE SLP – Donostia / BAB ARQUITECTOS SLP (UTE) – Madril
- APEZTEGUIA ELSO, Mª Teresa – Iruñea / MVSA ARCHITECTS (UTE) – Nazioartekoa, bulegoak ditu Herbehereetan, Espainian eta Suitzan
- ESTUDIO CARBAJAL SLP – Espainia, Sevilla / VAUMM Arquitectura y Urbanismo SLP (UTE) – Donostia
- ESTUDIO BELDARRAIN SLP – Donostia / MANGADO Y ASOCIADOS SL (UTE) – Iruñea
Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldutakoaren arabera, epaimahaiak aintzat hartu ditu enpresen curriculuma, horien diseinu gaitasuna eta kalitate arkitektonikoa, eta antzeko proiektuak idazteko duten esperientzia. Hautatutako bost estudioek hamar aste izango dituzte aurreproiektua idazteko. Aurreikuspenen arabera, ekaina bukaeran ezagutaraziko dituzte bost proiektuak, eta herritarren eskura jarriko dituzte, iritzia eman ahal izateko. Irailean hartuko du azken erabakia epaimahaiak.