
Igande honetan, hilak 6,
Ruper Ordorika kantariak bakarkako kontzertu berezia eskainiko du Antzoki Zaharrean, 19:00etan. 13 euro balio ditu sarrerak eta
hemen eskuratu daitezke.
Kontzertua bakarkako formatura hobekien moldatzen diren abestirik kutun eta esanguratsuenekin osatuko du, 80ko hamarkadaren haseratik osatu duen errepertorio aberatsa errepasatuz. Ordorikaren kantutegiaren esentzia erabat poetikoak hartuko du Antzoki Zaharra, eta ikus-entzuleek emanaldi hurbila gozatzeko aukera izango dute.