Jokalari bila dabil Bera Berako emakumeen errugbi taldea
2016an eman zituen lehen pausoak Bera Berako emakumeen errugbi taldeak, eta orain osatu berri du lehen denboraldia. Iruñeko taldearen laguntza izan dute ligan jokatu ahal izateko, jokalari kopuru nahikorik ez zutelako Donostian. Denboraldian barrena jokalari berriak sartu dituzte eta bizirautea lortu dute, baina dagoeneko lanean hasi dira 2018-2019 denboraldiari begira: “Errugbia emakume gehiagorengana iristea nahi dugu, eta gero eta gazteagoak, hobeto”.
Horrela bada, entrenamendu irekiak egingo dituzte 14 urtetik gorako emakumeentzat, errugbiarekin lehen kontaktua izan dezaten. Informazio gehiagorako idatz daiteke ainhoa@berabera.com posta elektronikora edo dei daiteke 677 57 91 29 telefono zenbakira.