
Kutxa Kultur jaialdiak izen eta gune berriak estreinatuko ditu aurten
Kase.O eta
Berri Txarrak taldeak buru izango dituen kartelarekin. Musika jaialdia irailaren 14 eta 15ean egingo dute Donostiako Hipodromoan,
Donostia Festibala izenpean. Musika estiloan ere biraketa jasan du jaialdiak, hemendik aurrera bertan rocka, rapa eta flamenkoa nagusi izango direlarik.
Riot Propaganda, C. Tangana, Niño de Elche, La M.O.D.A., La Luz, Nathy Peluso, Cala Vento, Carolina Durante eta Pet Fennec talde donostiarrak osatzen dute antolatzaileek gaur aurreratu duten kartela. Datozen asteetan emanaldi berriak iragarriko dituztela jakinarazi dute ere jaialditik.
Jaialdirako bonuak salgai daude jada
Donostia Festibalaren webgunean.