Kale Lagunak, aurtengo ligako partida batean, Bera Beran. (Argazkia: Kale Lagunak)
Parte Zaharreko Kale Lagunak belar hockey taldea sailkatu da igoera fasea jokatzeko, Ohorezko B Mailara iristeko helburuarekin.
Parte Zaharrean sortutako taldea da Kale Lagunak, baina, gaur egun, Lizeo Santo Tomasetik iritsitako jokalariak dira gehienak, auzo askotakoak, eta Bera Berako zelaian jokatzen dute.
Igoera fasea hiru asteburutan banatua egongo da, eta hauek izango dira lehen asteburuko partidak donostiarrentzat:
- Ostirala, maiatzak 4, 17:00etan. Kale Lagunak-Pasaiako Trintxer
- Larunbata, maiatzak 5, 18:45ean. CH Xaloc-Kale Lagunak.
- Igandea, maiatzak 6, 13:00etan. Kale Lagunak-AD Rimas.