Zinemaldiak itxura berria estreinatu du
Donostiako Zinemaldiak itxura grafikoa estreinatu du gaur jaialdiaren irudi berriaren eta 66. edizioko sailetako kartelen aurkezpenarekin. TGA estudioaren eskutik garatutako itxuraldatzea goizean plazaratu dute, Tabakalerako patioan.
Aldaketa nabarmenena logotipoan eman da izan da. Izan ere, Zinemaldiak SSIFF (San Sebastian International Film Festival) siglak eramango ditu hemendik aurrera. Jaialdiaren irudi den maskorrak ere aldaketa garrantzitsua izan du. Orain “lerro sintetikoagoko eta sendotasun bisual handiagokoa” da, bere diseinatzaileen arabera. Logo berria hiru osagaiez dago osatua: maskorra, laburdura eta Zinemaldiaren izena, hiru hizkuntzatan idatzita (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). Itxuraldatzearen helburua “Zinemaldiaren marka eguneratzea eta ikusgaitasun handiagoa izatea” dela adierazi dute bere arduradunek.
Zinema jaialdiak bere 70. urteurrenari begira sortuko duen “artxibo biziaren” aurkezpenarekin bat egin du Zinemaldiaren itxuraberritzearen albisteak.