‘Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako’ jardueraren azken eguna. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bi urtetik behin antolatzen dute Egian Euskaraz Eguna, eta aurtengoa asteburu honetan izango da, maiatzaren 5ean. Leloa garbia da: I
zan ahobizi edo belarriprest. Hau da, euskal hiztunak euskaraz aritu daitezela, eta ulertzen dutenak belarriak prest izan ditzatela euskal hiztunentzat.
Eguerdi aldera antolatu dute aurtengo ospakizuna. Hasteko, musika eskolako trikitilariak ibiliko dira auzoan barrena, 12:00etan. Ondoren, 12:30ean, Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute Plaza Haundin. Azalpenak bukatzean, 12:45ean, pegatinen banaketa egingo dute eta gerturatutako guztiekin talde argazkia aterako dute. Egunari bukaera emateko, nola ez, mokadutxo bat egingo dute 13:00etan.
Zehazki, Korrika egiten ez den urteetan egiten dute Egian Euskaraz Eguna. Auzoko euskara elkartea arduratzen da antolaketaz, udaleko euskara zerbitzuaren babesarekin. Azkena 2016an izan zen. Ordukoa berezia izan zen, Egian euskaraz bizi nahi dugulako izan baitzen ordukoa, eta astebeteko txandetan euskaraz aritzera bultzatu zituzten auzokoak. Martxoaren 12an bukatu zuten jarduera, jai batekin. Lutxo Egia idazleak Bilbon egindako esperimentutik hartu zuten ideia Egian, eta gerora Euskal Herriko herri gehiagotara zabaldu da.