Musika eta dantzarekin lotutako jarduerak egingo dituzte haurrek. (Argazkia: Donostiako Udala).
Etxeko txikitxoentzat musika eta dantza udalekuak prestatu ditu Udal Musika eta Dantza Eskolak. Uztailaren 2an hasi eta abuztuaren 31 arte udaleku zerbitzua eskainiko dute. “Haurrek primeran pasatzen dute musikaz gozatuz eta dantzen bitartez jolas eginez. Jolasen bitartez ongi pasatzeaz gain, ikasteko aukera ere badute aldi berean”, azaldu dute antolatzaileek.
Udalekuak 3 eta 12 urte arteko umeei zuzenduak daude. Asteko prezioa 60 eurokoa da, eta prezio sozialak ere badituzte. Izen ematea zabalik egongo da maiatzaren 7tik 20ra, eskolaren egoitzan bertan.