Anoetan jokatuko dute derbia
Talde txuri-urdina Athleticen aurkako lehiatuko da asteburuan, eta klubak iragarri du Anoeta estadioan egingo dutela partida. Hurrengo egunetan xehetasun gehiago emango ditu partidaren inguruan. Adierazi du hasieratik –sekzioaren sorreratik 2004. urtean– izan duela emakumezkoen futbolaren promozio eta hobekuntzaren aldeko konpromisoa: “Entitate txuri-urdina aitzindari izan zen kontratu profesionalak eskaintzen jokalariei, hainbat ekintza eramaten ditu aurrea klub konbenituekin nesken futbola bultzatzen eta ez du atzean geratu nahi izan maila goreneko zelaiak irekitzeko apustuan”.
Joan den apirilean Emakumeak Anoetara gutuna argitaratu zen hedabideetan. 13 urteko neska batek Realeko zuzendaritzako kideei eskatu zion Realeko emakumeen partidak ere Anoeta estadioan egiteko: “Realeko zuzendaritzakoak benetan Reala maite baduzue, eta ez bakarrik gizonen Reala, aukera ona duzue hori frogatzeko. Zuen esku dago. Zuen erabakia da. #EmakumeakAnoetara!”.