
Santa Teresaren aurka lortutako garaipen garrantzitsuarekin sailkapenean aurrera egitea lortu du
Realak, baina hori ez da nahikoa izan koparako sailkatzea ziurtatzeko. Atzetik dituen hiru taldeekin batera lehiatuko da kopa lehiaketarako geratzen diren bi postuak banatzeko. Azken jardunaldian izango da, eta partidari are zirrara handiagoa emateko,
Athleticen aurka neurtuko da Reala, Anoetan. Puntu bakarra nahikoa izango da Arconadaren neskek denboraldiko helburua lortu dezaten. Mutilei dagokienez, Europarako postuak eskuraezinak bilakatu dira Sevillaren kontra galdutako partidarekin.
Eskubaloian, berriz, Bera Berak sailkapenaren buruan jarraituko du beste astebetez eta hiru jardunaldiren faltan, Aularen aurka lortutako garaipenari esker.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek ezin izan zuen ezer egin Madril liderraren kontra, eta hockeyan, bai Realak eta bai Donostiako Atletikok galdu egin zuten SPV Complutenseren taldeen aurka.
FUTBOLA
Emakumeen lehen maila, 29. jardunaldia
Gizonezkoen lehen maila, 36. jardunaldia
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 23. jardunaldia
HOCKEYA
Emakumeen Ohorezko maila, 17. jardunaldia
- SPV Complutense 2 – 1 Reala
Gizonezkoen Ohorezko maila, 17. jardunaldia
- SPV Complutense 4 – 1 Donostiako Atletiko
SASKIBALOIA
ACB liga, 31. jardunaldia
- Madril 87 – 75 Gipuzkoa Basket