Atletikoko kideetako batzuk, lortutako dominekin. (Argazkia: Donostiako Atletiko)
Joan de asteburuan Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu zuten Durangon. Jubenil eta junior mailetako lehiak izan ziren, eta Donostiako Atletikoko kideak pozik daude lortutako emaitzekin: urrezko 5 domina, zilarrezko 5 domina eta brontzezko domina bat. Gainera, Jon Morenok eta Laura Sanchez-Povesek urrezko dominak lortzeaz gain, gutxieneko markak lortu zituzten.
Iñigo Ugenak urrea lortu zuen, eta zilarrezkoa, hesi lasterketan (16.69); disko jaurtiketan, Erkki Zeberiok 32.51ko marka egin zuen, eta Andrea Martinezek 34.38ko, biek urrezko domina bana eskuratu zuten.
Mikel Dolaragak bi zilarrezko domina eta brontzezko bat lortu zituen, xabalinarekin 46 metroko jaurtiketa egin zuen. Unai Mitxelenak zilarrezko domina lortu zuen 11.19rekin, Malen Berasategik 1.53ko marka egin zuen altuera jauzian. Oier Gentok 15.32 egin zuen hesi lasterketan eta gutxienezko markatik 2 ehunekora geratu zen.