Udaberri jaia eta San Isidro eguna ospatuko dituzte Igeldon
Igeldoko Udaberri jaia egingo dute larunbatean eta igandean. Urtero egin ohi duten festa da, baina aurtengoa berezia izango dela azpimarratu dute. Igeldoko Kooperatibak herrian denda bat jartzeko asmoa du, eta jaia proiektu berria aurkezteko aprobetxatuko dute. Hurrengo asteko asteartean, berriz, San Isidro eguna ospatuko dute. Hona hemen hiru egunetako egitaraua:
Maiatzak 12, larunbata
- 18:00. Igeldoko Kooperatibako proiektuaren antzeko ereduak aztertuz hitzaldia, kultur etxean.
- 19:30. Lezkarri (Igeldo) eta Iraurgi (Azkoitia) abesbatzen emanaldia, Eskolako aretoan.
- 21:00. Barrikotea sindikatuan, eta ondoren Itziar Zamoraren kantaldia. Menua: zentoiloa, oilaskoa parrilan, postrea eta kafea (20 euro). Sarrerak Txapelan daude salgai.
- 10:30. Lore, landare, zuhaitz, zuhaixka, barazki eta landare azoka, plazan.
- 11:00. Gazta eta ardo dastaketa, bertako produktuak, baserriko tresnak, argazkiak zein dekorazioa, eta sindikatuko proiektuaren txokoa, sindikatuan.
- 13:30. Oilasko errea parrilan plazan. Barra ere egunean zehar irekita egongo da.
- 16:00. DJ Ester, plazan.
- 19:30. Toka txapelketa plazan.
- 21:00. Afaria Txapela tabernan, Alkorta anai arrebekin trikitixa eta panderoan.