Bestelako kontsumo eredu bat bultzatzeko egitasmo bat sortzen ari dira
Donostian kontsumo kooperatiba bat sortzeko lehen pausoak ematen ari dira. Labore Kontsumo Kooperatiboa-k inspiratuta, hainbat lagun elkartu dira hemen ere antzeko proiektu bat sortzeko. Joan den ostiralean batzar ireki bat egin zuten interesa zuten herritarrek ere egitasmo honekin bat egiteko, eta 30 bat lagun elkartu ziren Uliako mintegietan.
Kontsumo arduratsua bultzatu, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko beste harreman eredu bat indartu, jaten dutena kalitatezkoa dela bermatu, kontsumitzaileen osasuna zaindu… Bestelako kontsumo eredu baten alde egin nahi dute. Inguruko esperientzietatik ikasi nahi dute Donostiakoa abian jartzeko, horregatik, Labore-ren proiektua ezagutzera joango dira maiatzaren 19an. Interesa duenak donostiankontsumokoopsortzen@gmail.com helbidera idatzita jar daiteke harremanetan antolatzaileekin.