Biztanleriaren datuak eskuragarri daude Donostia Data aplikazioan
helbide honetan. Hiritarrek, enpresek eta elkarte zein erakundeek erabilgarriak izango zaizkien datuak eskuratu ahal izango dituzte; bai orokorrak, eta bai auzoka. “Donostia Data Datuen Behatokiaren lanari esker, edozein pertsonak lortu ditzake biztanleriaren datu zehatzak modu erraz batean”, azaldu du Goiak.
Donostiako 2017ko biztanleria datuak aurkeztu ditu Eneko Goia alkateak, Donostia Data aplikazioaren eguneraketa berriarekin batera. Abenduaren 31n eguneratutako errolda datuen arabera, 186.667 pertsona bizi dira hirian. Horrela, biztanleria %0,16 hazi zen 2017an.
Amara Berrik jarraitzen du izaten biztanle gehien dituen auzoa (30.261, 242 gehiago). Jarraian daude Erdialdea (21.834) eta Altza (20.318). Biztanle gutxien dituztenak, berriz, Zubieta (289) eta Igeldo (1.071) dira. Bestalde, emakumezko gehiago daude erroldatuta Donostian. Hain zuzen ere, 98.910 emakumezko eta 87.757 gizonezko. Biztanleen adinari dagokionez, 45 urte ingurukoa da, batez beste. Horrez gain, 131 herrialde desberdinetako pertsonak bizi dira hirian.
Demografia datuak Donostia Data aplikazioaren bidez eskuratu daitezke, gaurtik aurrera. Edonork kontsultatu eta deskargatu ditzake