Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko zentroan neurriak hartzeko eskatu dio Ahal Duguk aldundiari
Mugimendu feministak hainbat testigantza bidali dizkio Arartekoari, bertako langileak emakumeak “zabarkeriaz” tratatu dituztela salatuz. Gaur egun, Bidean zentroa aldundiak azpikontratatutako FEPAS enpresaren esku dago.
Batzar Nagusietako Ahal Duguren taldeak legebiltzarrera eraman du gaia “urgentziaz” landu dezaten: “Ardurak banatzea nahi dugu halakorik berriro gertatu ez dadin”.
“Aldundiaren esku dauden hamarnaka emakumek Arartekoan halako salaketa egiteak kezka handia sortzen du gizartean, izan ere, emakume hauek errekuperazio fase batean daude zentro horretan”; azaldu dute. Hori dela eta, jakinarazi dute Ahal Duguk galdera bat erregistratu duela Maite Peña Politika sozialeko diputatuarentzat, horrela, eskura duen informazio guztia eman dezan. Bestalde, diputazioari eskatu diote zentroaren erantzukizun zuzena aldundiak hartzeko aukerarik ote dagoen aztertzeko.
Azkenik , Ahal Duguk halako zentroetan lan egiten dutenen formakuntzaz galdegin du. Izan ere, gogorarazi du aldundiak formakuntza eskaini eta jarraipen bat egiteko hainbat plan dituela abian, Bideanen gertatutakoa gertatu ez dadin.
Gipuzkoako Ahal Duguk aldundiari eskatu dio “ahalik eta azkarren” neurriak hartzeko eta azalpenak emateko Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko Bidean zentroren inguruan.
Gipuzkoako Diputazioak indarkeria matxistaren biktimak artatzeko duen zentro bat da Bidean.