Karkizano kalea.
Gros auzoko Karkizano kalea oinezkoentzako bihurtzeko proiektua onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. 121.149,96 euroko aurrekontua du, lanak egiteko hiru hilabeteko epea izango dute eta uda ostean hasiko dira.
Nafarroa Beherea plaza eta Mirakruz kalean artean oinezkoentzako hiribide berria sortzea da proiektuaren helburua. Espaloia eta errepidearen arteko altuera gutxiko dute, ibilgailuek ezingo dute 8:00etatik 20:00etara bertatik ibili –bertan dagoen aparkaleku pribatura doazenek eta 11:00ak bitarteko zamalanek izan ezik–, eta gauean egoiliar txartela dutenek aparkatu ahal izango dute. Urtebeteko proba egingo dute, eta ondoren azuotarrekin aztertuko dira ondorioak.
Karkizano kalea oinezkoentzako bihurtzeak aldaketak ekarriko ditu. Hala nola, bertako aparkalekuak egoiliarrentzako izango dira bakarrik, Padre Larroca kalearen norabidea aldatuko da eta Mirakruz kalerako norabidea izango du. Ondorioz, taxi geltokia Padre Larroca kalera mugituko dute.