Eneko Goia: "Parte Zaharra eremu asea da, gaurtik aurrera"
bizitegi erabilera babestea eta turismoaren hazkundearekin loturiko erabilerak mugatzea dela esan du Goiak. Gorakada horrek Parte Zaharrari presio jakina eragiten diola gaineratu du, hotel arloko erabilerak ezarri direlako eta gune publikoaren erabileran zein kontsumoan presioak gora egin duelako. “Presio horrek zerikusia du ostalaritzako establezimendu asko egotearekin. Hortaz, bizitegi izaera duten eraikuntzen goik solairuetan ostalaritzako erabilerak ezartzea debekatu dute”.
Parte Zaharreko hirigintza eremuaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa behin behinean onartu du Donostiako Udalak. “Araun honen arabera, Parte Zaharra eremu asea da, gaurtik aurrera”, adierazi du Eneko Goia alkateak.
Behin betiko onarpena egin bitartean –bi urteko epea aurreikusten da–, udalak bertan behera utzi ditu onarpen, baimen eta lizentzia klase guztiak. Etxebizitza turistikoen ordenantzak gisa horretako pisuak mugatzen dituen bitartean, arau aldaketak ekonomia jarduera guztiak mugatuko ditu. Hala nola, hotel eta ostalaritza jarduerak.
Aldaketaren helburua