Puntu kritikoak kentzeko aurrekontua handitu du udalak
Puntu kritikoen mapa osatzen eta hobetzen jarraitzeko asmoa dutela gaineratu du. “Mapa zerbait dinamikoa eta bizia izan zedin sortu zen, auzo elkarteek eta emakume taldeek nahi dituzten iradokizunak egin ahal izan diezazkiguten”.
Iazkoaren balorazioa
2017an Berdintasun sailak aurrera eraman dituen ekintzen laburpena egin du Agirrezabalagak: Loiolako geralekua hobetzea eta egokitzea, Uliako bidea argiztatzea, Julimasene egokitzea, Patxillardegi ingurua txukuntzea, eta Aldapetako eskaileretan eta barandan hobekuntzak egitea. Bestalde, gazteentzako tailerrak egin dira, Tabakalerarekin lankidetzan, eta erasoen kontrako sentsibilizazio kanpainak ere, taxi gidariekin eta mugikortasun agenteekin.
Donostiako puntu kritikoak kentzeko 560.613 euro bideratuko ditu aurten Donostiako Udalak, pasa den urtean baino gehiago. Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak aurtengo aurreikuspenak aurkeztu eta iazko balorazioa egin du. Udaleko sail desberdinetako diru zatiarekin osatu dute aurrekontua.
2018an egingo diren proiektuen artean, hainbat nabarmendu ditu Agirrezabalagak: Katalina Eleizegi kalean semaforoak jartzea eta zebra bideak margotzea, Podabines ingururako aurreikusita dauden lanak, Ategorrietako geralekua hobetzea, Oletako pasabidea egokitzen jarraitzea, Zorroagako tunelaren ingurua txukuntzea, Herrera-Bidebieta geltokian eskaileren egoera hobetzea eta Loiola-Txomin Enea geltokia hobetzea. Horrekin batera, hiriko igogailuetan kamerak jartzeko asmoa dute. Aldiz, ez dute bideratu gaueko autobus zerbitzuetan emakumeek eskatutako lekuetan geldialdiak egiteko egitasmoa.
“Aurten puntu kritikoak ebaluatzeko sistemari buruzko lan pilotu bat ere jarriko dugu abian, hartu diren neurriek zenbaterainoko eragina izan duten aztertzeko”, azaldu du Berdintasun zinegotziak. Ildo beretik, puntu kritikoen mapa digitalizatuko dute.