Txomineko bizilagunekin bilera egingo du udalak
Txomin Eneako hirigintza proiektu handia dela eta, bilera baterako deia egin du udalak. Bizilagunei obren inguruko informazioa ematea da helburua, eta gaur bertan bilduko dira, asteartea, 19:30ean, Txomineko kultur etxean (Antzieta 11 behea).
Batzarra zuzendua dago Txomineko egungo bizilagunei, eta etorkizunean auzora bizitzera joango direnei. Azalpenak ematera joango dira eraikuntza enpresako ordezkariak, eta udal ordezkariak, tartean, Eneko Goia alkatea.