Hiriko hainbat tabernera egingo dute.(Argazkia: Pint of Science)
Pint of Science egitasmoaren laugarren edizioa egingo dute aurten hiriko tabernetan, maiatzaren 14an, 15ean eta 16an.
Ikertzaileen lana eta gizartea uztartzen dituen jaialdian 56 herrialdek, 100 tabernak eta 730 zientzialarik hartuko dute parte aurten.
“Zientziak asko du kontatzeko eta modu gertuan egin nahi du, ikerkuntzarekiko grina erakusten duen edozein pertsonaren aurrean, hain ohikoak diren lekuetan: tabernetan, alegia”, azaldu du Jorge Bueno, jaialdiaren koordinakundeko aruradunak.
Azaldu dute egun bakoitzeko plana oso sinplea izaten dela: “Tabernara hurbiltzea besterik ez duzu egin behar goi mailako eta arlo anitzeko zientzialarien lanari buruz jakin nahi baduzu”. Ekitaldietan mota askotako esperimentuak aurki daitezke, zientzia-bakarrizketak, ikuskizunak edota hitzaldiak interesgarriago egiten dituzten bideoak.
Gaiei dagokionez, oso anitza izango dela diote: tartean, burmuineko kontuak, gastronomia, arkeologia, kimika, fisika eta biologia.
Donostian, Pint of Science jaialdia CIC biomaGUNE zentroak koordinatzen du, baina, taberna bakoitzeko programa beste ikerkuntza zentroekin batera betetzen da, horrela gaien aniztasuna bermatzen dutela ohartarazi dute.
Guztira, lau dira espazioa utzi duten taberna edo lokalak:
Altxerri, non hizkuntza eta neurozientziak izango dituen mintzagai;
Alboka, arkeologia, ekologia eta biologiaz solastuko dena;
La Cripta-Convent Garden sukaldatzearen zientziaz hitz egingo den espazioa, eta, azkenik;
PuntuDenda, Donostiako Sustapenak utzitako espazioa, bertan kimika, fisika eta osasun-zientzien inguruan jardungo dira.