Adineko pertsonen istripuen prebentzioa indartuko du udalak
Donostiako Udalak #Badago zer saihestu! kanpaina abiatu berri du adineko pertsonek hirian mugitzean izan ditzaketen istripuen prebentzioa indartzeko asmoz. Egitasmo honen bitartez, salbamendu mapak eta oinezkoentzako, gidarientzako eta txirrindularientzako gomendioak banatuko dituzte hiriko puntu desberdinetan.
Hiriko arriskuen sentsibilizazio kanpaina hau 2017an sortu zuen udalak, apirila, maiatza eta ekainean zehar antolatu ziren prebentzio tailer desberdinekin. Aurtengo kanpaina maiatzaren 23ra arte luzatuko da eta 30 boluntarioren laguntzarekin kontatuko du.