Sukaldaritza ikastaroa egingo dute Ekogunean
Sukaldean trebatzeko aukera emango du Ekoguneak, ikastaro txiki baten bidez. Maiatzaren 19an izango da, larunbata, 10:00etatik 14:00etara. Bi zati izango ditu ikastaroak; lehenengo baratzetara bisita egingo dute, eta, ondoren, baratzetik jasotako barazkiekin platerak prestatuko dituzte partaideek.
Euskaraz eta gazteleraz izango da ikastaroa, eta aipatu dutenez nahiko izango da amantala eta lanerako gogoa eramatea. Izen ematea zabalik dago Ekogunearen webgunean, 33 eurokoa da prezio arrunta, eta 29 eurokoa Kutxabankeko bezeroentzat.