Indarkeria matxistaren kontrako protestan parte hartzen ari zen kide bat identifikatu du udaltzaingoak
Indarkeria matxistak azken bi asteetan hil dituen emakumeen bizitzak omendu eta indarkeria matxista salatzeko protesta egin zuten atzo, Bulebarrean. Hainbat emakume lurrean etzan eta indarkeria matxista irudikatu zuten, performance baten bitartez. Donostiako mugimendu feministak salatu du udalak udaltzaingoa bidali zuela elkarretaratzera eta kide bat identifikatu zutela.