Olatz Salvadorrek zuzenekoa eskainiko du Intxaurrondon
Dklubako udaberriko musika egitarauaren barnean. Zintzilik izeneko bere lehen diskoa kaleratu berri du Salvadorrek, eta disko horretako abestiak eskainiko ditu. Skakeitan taldean hasi zuen bere musikari ibilbidea eta duela lau urte inguru hasi zen bakarlari gisa. IRUTXULOKO HITZAri elkarrizketa eman zion martxoko disko aurkezpenean.
Salvadorren aurretik Maddi bakarlaria ariko da Intxaurrondon. Kontzerturako sarrerak salgai daude 12 eta 10 euroan, Donostia Kulturaren webgunean, eta Viktoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko txarteldegietan.
Olatz Salvador musikari donostiarrak zuzeneko emanaldia eskainiko du Intxaurrondo kultur etxean. Kontzertua ekainaren 2an izango da, 20:30ean,