Larraitz Lucas: "Denok espero genuen denboraldi bukaeran gutxienez aukera hori izatea"
Anoetan jokatuko duelako igandean, eta harmailetan egongo dela ziurtatu digu. Albistearen eta taldearen inguruan hitz egin du IRUTXULOKO HITZArekin, eta ostiraleko astekarian elkarrizketa osoa argitaratuko dugu.
“Denok espero genuen denboraldi bukaeran gutxienez aukera hori izatea. Albistea entzun nuenean, etxeko sukaldean nenbilen, eta erre egin nintzen!”, dio Lucasek.
Hamasei urteren ondoren, 2012an futbola utzi zuen Larraitz Lucas Egiako jokalariak. Oso pozik dago bere taldea izandakoak