(Argazkia: Malen Aldalur)
Pasa den asteazkenean, Topoaren igarobidea izan zuten hizpide Kaxilda liburutegian. Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, hainbat lagunek osatutako txostena aurkeztu zuen Jose Antonio Fernandez de Larrinoa matematikariak. Saioan parte hartu zuen ere, Oscar Bordes Euskotreneko langileak. IRUTXULOKO HITZAk Fernandez de Larrinoarekin hitz egiteko aukera izan zuen.
Txostena Euskal Trenbide Sareari eta Eusko Jaurlaritzari helarazi diote. Satorralaiako kideek diote txostenak argi uzten duela igarobidearen alternatiba posible dela. Ordea, Jaurlaritzak atzera bota du proposamena aurrekontu handiegia eskatzen duela iritzita. “Erantzun zidaten esanez, ordenagailu batek dioenez, nire proposamena ez dela bideragarria”, dio Fernandez de Larrinoak.
Topoaren igarobidearen inguruan bere iritzia eman du matematikariak: “Ni ez nago ezeren aurka. Baina uste dut lehentasun kontua dela. Ez dakit igarobidea egin behar den edo ez, hori aurrerago ikusiko da”.
Biharko astekarian irakurri ahal izango da saioaren kronika eta Fernandez de Larrinoari egindako elkarrizketa.