XXX. Gazteen Antzerki Topaketa aurkeztu du udalak
Donostiako Udaleko Gazteria sailak maiatzaren 18tik ekainaren 16ra bitarte egingo den XXX. Gazteen Antzerki Topaketa aurkeztu du. Bertan 18 antzezlan eskainiko dira gazteak antzerkira hurbiltzeko helburuarekin.
Egitasmoan parte hartzeko gonbidapena hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei zabaldu zien martxoan udalak. Topaketaren asmoa gazteek sortzaile, interprete edo ikusle modura antzerkiarekin harremana izan dezatela da. Guztira, Donostia eta inguruko herrietako 18 taldek eman dute izena proiektuan.
Barbara Rivas, Iñigo Aranbarri eta Amaia Ruiz de Galarreta aktoreek osatuko dute topaketaren epaimahaia. Beraien ardura izango da aurkeztutako 18 antzezlanen artean irabazleak zeintzuk izango den erabakitzea. Hiru sari eskainiko dituzte:
- Obra onenari: Berriro antzezteko aukera + Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak .
- Talde artistiko onenari: Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak
- Taularatze onenari: Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak