Argazkia: Donostiako Udala
DBUSek
Laguntzaileak kanpaina abiatu du belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza sustatzeko. Hiriko autobusetan erabiltzaile gazteek adineko pertsonak laguntzea du helburu egitasmoak, hauek seguruago eta erosoago bidaiatu dezaten.
Kanpaina maiatzaren 15, 16 eta 17an zehar gauzatuko da eta “Dbus, batzen gaituen linea” lelopean aurkeztu dute.
Easo Politeknikoan Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta izeneko prestakuntza zikloa egiten ari diren 40 ikasle arduratuko dira adineko pertsonei laguntza eskaintzeaz. Besteak beste, geltokietako informazioa ulertzen lagundu eta autobusean bidaiatzeko zailtasunak dituzten bidaiariei laguntza eskainiko diete gazteek.
Partaide guztiak identifikatuta joango dira eta autobuseko beste bidaiarien artean esku-orriak banatuko dituzte garraio publikoa adin guztietako jendearentzat lagunkoiagoa egiten laguntzeko aholkuekin.