Osteguneko mobilizazioa (Argazkia: @Asketaborroka)
Donostian ere kalera atera dira ikasleak eta “bortxatzaileak babesten dituen justizia matxista” salatu dute.
Protesta egin dute Sanferminetako erasoa gaitzesteko. Izan ere, Nafarroako Auzitegiak bost kideei ezarritako zigorra “eskandalagarria” dela uste dute, bortxaketagatik baino abusu sexualagatik zigortu dituzte bederatzi urteko kartzela zigorrarekin.