Jazzaldiak hondartzako kontzertuen programazioa aurkeztu du
helbide honetan topatuko duzue.
Koloretsua eta askotarikoa izango da 53. Jazzaldiaren hondartzako kontzertuen programazioa. Ruben Blades, Gary Clark Jr., Mikel Erentxun, Izaro eta Morgan izango dira artista esanguratsuenak. Uztailaren 25etik 28ra bitarte ariko dira Zurriolako hondartzako agertokian.
Saltsaren erregeetako bat da Ruben Blades, eta uztailaren 25ean ariko da 21:00etan. Roberto Delgadok zuzendutako orkestra panamarrarekin dator, eta Jazzaldiaren lehen jardunaldiko izarra izango da. Ondoren, New Yorkeko Too Many Zooz hiruko moderno eta apurtzailea ariko da taula gainean.
Gary Clark Jr. gitarra gazteak zer esana eman du azkenaldian, eta uztailaren 26ean ariko da gauerdia pasata. Blues, rock eta soul doinuak uztartzen ditu ausardiarekin. Aurretik, Izaro abeslari bizkaitarrak joko du bere bandarekin, 21:00etan.
Donostiako ordezkari bat ere ariko da hondartzako agertoki estimatuan: Mikel Erentxun. Pop rock abeslariak kontzertua eskainiko du uztailaren 27ko gauerdian. Hiriko musikarien gaua biribiltzeko, Amateur taldea igoko da aurretik taula gainera, 21:00etan. La Buena Vida banda donostiarraren pop izaera berreskuratuko dute.
Hondartzako agertokiko programari Morgan talde espainiarrak emango dio bukaera. Uztailaren 28an ariko dira, 21:00etan. Ondoren, Anna Calvi talentu handiko musikaria ariko da zuzenean. PJ Harvey berria dela diote.
Jazzaldiaren egitaraua osoa