Topoaren igarobidearen kalteak salatzeko 'bisita turistikoa' egingo dute
Satorralaiak eta Bizilagunekin plataformak Topoaren igarobidearen eraikitze lanek eragindako kalteak salatzeko parodiazko bisita turistikoa egingo dute bihar hirian zehar. Topoaren igarobidearekin sustatzen den hiri-eredua auzitan jartzeko helburuarekin egingo dute.
Bisita eguerdiko 12:00etan abiatuko da Easo plazatik, eta igarobidea eraikitzeko proiektuaren lan guneak bisitatuko dituzte ibilaldi zehatz bat jarraituz: Urbieta kalea, San Bartolome, San Martin kalea, Loiola kalea, Arrasate kalea, Xabier Zubiri Plaza eta Kontxako hondartza.